Fagor BB-350BF Manuel D'utilisation page 76

Table des Matières

Publicité

Les langues disponibles
  • FR

Les langues disponibles

  • FRANÇAIS, page 17
bertan behera geldituko da.
• Ez utzi baskula erortzen eta ez jauzirik
egin bere gainean erabiltzen ari
zarenean. Saihestu kolpe gogorrak eta
astinduak, doitasunezko aparatua baita.
Egitura delikatua du eta sentikorra da
kanpo inpaktu guztiekiko.
• Baskulak piztean huts egiten badu,
egiazta ezazu pila instalatuta duen
edo baxu dagoen. Jarri edo aldatu
pila halakorik gertatuz gero eta
beharrezko bada egiozu kontsulta zure
hornitzaileari.
12. IRAKURRI ARRETAZ HONAKO
OHARRAK APARATUAREN
APLIKAZIOA / FUNTZIOA BEHAR
BEZALA EZAGUTZEKO
1. Gantz-kontrola duen baskularen bidez
neurtutako gorputzeko gantz- eta
ur-portzentajearen edukia erreferentzia
bat besterik ez da. Itxura fisikoak ez du
zertan bat etorri beharrik gorputzeko
gantz- eta ur-portzentajeen irakurketekin
eta adin eta sexu bereko pertsonen
gorpuzkerak ere ez luke irakurketa bera
eman behar. Kontsulta ezazu zure
medikua nor berak lortu beharko lukeen
gorputzeko gantz- eta ur-portzentajerik
egokiena zehaztu nahi baduzu.
2. Gorputz-gantzeko baskula ez da
egokia honako ezaugarriak dituzten
pertsonentzat:
• 10 urtetik beherako haurrak eta 80
urtetik gorako nagusiak.
• Sukar, edema edo osteoporosi
sintomak dituzten pertsonak.
• Dialisi-tratamenduan dauden
pertsonak.
• Botika kardiobaskularrak hartzen
dituzten pertsonak.
• Haurdun dauden emakumeak.
• 10 ordutik gorako ariketa
intentsiboan jardundako atletak.
• 60 pultsaziotik behera dutenak.
13. APARATU ELEKTRIKO ETA
ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN
KUDEAKETA EGOKIRAKO
INFORMAZIOA
Behin aparatuaren erabilera
bizitza bukatuta ez da
etxeko hondakin orokorrekin
nahastuko.
Kostu gehigarrik gabe, herri
administrazio edo zerbitzu hau
ematen duten banatzaileen
jasotze zentro espezifikoetan utz daitezke.
Etxetresna Elektrikoaren hondakinak
banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako
eta osasunarentzako ondorio negatibo
posibleak ekiditea esanahi du. Honek
hondakinek tratamendua jasotzeko
aukera eta osagaien birziklatzea ekar
dezake, energia eta baliabide kontsumoen
murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze
selektiboan laguntzeko betebeharra
azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka
edukiontzi tradizionaletan produktu hauek
ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz
ohartzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez
gero herri agintaritzarekin edo produktua
eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar
zaitezke.
75

Publicité

Table des Matières
loading

Table des Matières