Télécharger Imprimer la page

Fagor IF-4 S Manuel D'utilisation page 55

Table de cuisson

Publicité

Les langues disponibles
  • FR

Les langues disponibles

  • FRANÇAIS, page 7
Erabilera-eskuliburua
Oso garrantzitsua: plaka erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau.
Eskuliburu honetako testuak eta marrazkiak erlazionatuta daude.
0
Identifi kazioa
Identifi katu zure plakaren modeloa ("a", "b",
"c", "d", "e", "f", "g", "h", "i", "j", "k", "l"), foku
kopurua eta antolamendua irudietan agertzen
denarekin alderatuta.
1
Instalazioa
1.1 Enbalajea kentzea. Kendu babes-elementu
guztiak.
1.2 Altzarian ahokatzea. Kontuan hartu beti
ezaugarri-plakan datozen datuak (1.2.1),
aireztatze aldeak (1.2.2) eta plaka ahokatuko
deneko altzariaren neurriak (1.2.3). Itsatsi
aparrezko juntura plakaren inguruan,
erabateko estankotasuna lortzeko (1.2.4).
Plakari buelta eman, eta sartu altzariaren
hutsunean (1.2.5). Altzarira lotu horretarako
dituzun lau loturekin (1.2.6). Egiaztatu aireak
plakaren atzeko aldetik aurreko aldera
pasatzerik baduela (1.2.7).
1.3 Sare elektrikorako konexioa. Plakarekin
batera beti argindar-kablea egongo da.
Egiaztatu zein kable mota duen zure plakak.
Horretarako, begiratu zenbat hari dauzkan
eta zein koloretakoak diren. 3 hari dituen
kablea (1.3.1): a) berde horia, b) urdina, c)
marroia; 5 hari dituena (1.3.2): a) berde
horia, b) urdina, c) marroia, d) beltza, e) grisa;
eta 8 hari dituena (1.3.3): a) berde horia, b)
urdina, c) marroia, d) beltza, e) grisa.
Gomendioa: Plaka, baimena duen instalatzaile
batek instalatu beharko du, eta instalatzeko
fabrikatzailearen instrukzioak eta eskemak
jarraitu beharko ditu. Beste marka bateko labea
instalatzen bada, labeak plakatik isolatuta egon
beharko du. Indukzio-plaka ez da ontzi-garbigailu,
garbigailu, hozkailu edo izozkailuaren gainean
instalatu behar. Ez erabili erauzgarriak ez diren
gaiak; esaterako, silikona. Plakaren ertzetik
alboko edo atzeko hormara arte gutxienez 40 mm
egon behar dira.
2
Erabilera
Zure plaka berria lehen aldiz erabiltzen hasi
aurretik, kontuan izan indukzioaren bitartez beroa
ontzira zuzenean transmititzen dela. Hortaz, erabili
beti azpi ferromagnetikoa duten ontziak.
2.1 Ontziak aukeratzea. Ondo aukeratu
erabiliko duzun ontzia, oso garrantzitsua
baita plakari ahalik eta probetxu handiena
ateratzeko eta janak ahalik eta onen
prestatzeko. Printzipioz, imana erakartzen
duen azpia duen edozein ontzik balio du
indukzioarekin erabiltzeko (2.1.1). Sartu
prestatu nahi duzun jakia ontzian. Ez
jarri inoiz ontzia berotzen hutsik dagoela
(2.1.2). Bitrozeramikazko foku bero-
emaileetan, indukziorako diren ontziez
aparte, buztinezkoak, kobrezkoak edo
altzairu herdoilgaitzezkoak erabili daitezke.
Aluminiozkoak, berriz, ez dira gomendatzen,
plakaren beiraren gainean orbanak sor
ditzaketelako.
2.2 Fokua aukeratzea. Foku bat baino gehiago
duzu ontziak gainean jartzeko
. Aukeratu komeni zaizuna, erabiliko
duzun ontziaren neurriak kontuan izanda.
Ontziaren azpia oso txikia bada, potentzia
adierazten duen argia keinuka hasiko
da, eta fokua ez da piztuko, nahiz eta
ontziaren materiala indukziorako egokia izan.
Egiaztatu erabiltzen duzun ontziaren azpia
ez dela taulan adierazitako diametroa baino
txikiagoa.
Fokuaren Ø
Ontziaren azpiaren gutxieneko Ø
16 cm
18 cm
21 cm
28 cm
Zone sekzioa
Zone osoa
Gomendioa: ez arrastatu ontziak, plakaren beira
marratu daiteke-eta.
Lanerako gainazalean ez jarri objektu metalikorik,
labana, sardexka edo taparik, berotu daitezke-
eta.
e u s k a r a
10 cm
12 cm
18 cm
12 cm
12 cm
18 cm
53

Publicité

loading